Bisita Mendiola
Sagardo kulturaz gose direnentzat

Astarbe familia 1563. urtetik egiten du sagardoa, beraz historia handiko sagardotegi baten aurrean gaude. Gaur egun, familiako 15. belaunaldia dugu lanean:Hur eta Joseba anaiak, Kizkitza arreba eta Agurtzane ama, gainontzeko lan taldearekin batera. Mimo eta maitasun handiz zaintzen dituzte haien sagardoaren elaborazioa eta sukaldea. Bisita oso berezia da etxe honetakoa,  etxeko sagardoa eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko pintxoa dastatuko ditugu bisitan zehar. Sagastian eta upeltegian ibiltzen garen bitartean baserri historiko eta familia berezi honen sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Astarbe eta Mendiola sagar barietate propioetan oinarri duen etxeko Euskal Sagardoa eta Byhur aparduna dastatuko ditugu. Bisita borobiltzeko, egurrezko upeltegian txotx eginez egingo dugu topa!

Helduak: 20€ 
Umeak (14-17): 15€ 
Umeak (<3): 5€

ERRESERBAK

 

BARNE:

  • Bisita gidatua
  • Dastatze gidatua pintxoarekin

IRAUPENA:

  • 1 ordu

 

BISITA GIDATUA

  • Bisita gidatua: Sagastia, baserria eta upeltegia.
  • Dastatzeagidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa, Byhur aparduna eta 1 sagardo txotxean.
  • Beste menuak egin kontsulta: astarbe@astarbe.eus

GUTXIENEKO TALDEA

  • Gutxieneko taldea: 8 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak: astarbe@astarbe.eus

ORDUTEGIA / HIZKUNTZA

  • Ordutegia: Urte osoan zehar.
    • Urtarriletik azarora: ostegun eta larunbatetan. 12:30h.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez.
  • Beste ordutegiak eta hizkuntzak: astarbe@astarbe.eus

ELKARGUNEA

  • Sagardotegia: Astarbe (Astigarraga)

Helbidea: Mendiola Baserria, Txoritokieta