1563. urtetik sagardogileak gara, sagardoa gure esentziaren zati garrantzitsuena dugu. Urte guztian zehar sagarrondoak zaintzen ditugu, hauek udazkenean bere fruiturik onena eskaintzen digu eta eskuz bildu ondoren, unitate egokienak hautatzen ditugu. Artisau sorkuntza prozesutik igaro ondoren sagardoa botilaratu egiten dugu, bertan 3 hilabetez ondu egiten da. Prozesu hau igaro ondoren, gure sagardoa dastatzeko prest dago.

Flor
Fruta
Sidra

Gure sagardoa

Astarbe sagardo naturala

Astarbe sagardo naturala

Astarberen pertsonalitatearen eredu ezin hobea. Mimoz egina 15. Belaunaldiko kideengatik, sagardo hau bizitako une onen oroitzapenez beteta dago. Freskagarria eta izaera handikoa.

Sagar barietateak: Astarbe, Mendiola, Moko, Txalaka, Goikoetxea eta beste hautaturiko barietateak.

Ontze minimoa: 2 hilabete.

Gomendaturiko kontsumoa: 10-13º bitarte.

Gehiago ikusi
Astarbe euskal sagardo J.I.

Astarbe euskal sagardo J.I.

Sagarrondoarekiko eta ingurumenarekiko errespetua dira Jatorri Izendapena duen sagardo honen inspirazio iturri. Sagarrondoak jaiotzen diren lurraren berezko espresioa adierazten duen sagardoa, garraztasun orekatua duena eta fruta usain nabarmena.

Sagar barietateak: Astarbe, Mendiola, Moko, Txalaka, Goikoetxea eta beste hautaturiko barietateak.

Ontze minimoa: 2 hilabete.

Gomendaturiko kontsumoa: 10-13º bitarte.

Gehiago ikusi
Byhur sagardo aparduna

Byhur sagardo aparduna

Méthode traditionnelle eran egindako sagardo apardun hau bidaiatzen dugunean sentitzen dugun poztasun eta alaitasun sentsazioaren adierazpena dugu. Sagardo lehorra bukaera luzearekin.

Sagar barietateak: Astarbe, Mendiola, eta beste hautaturiko barietatea.

Ontze minimoa: 12 hilabete lepo mozte aurretik.

Gomendaturiko kontsumoa: 6-9º bitarte.

Gehiago ikusi
Byhur24 sagardo apardun berezia

Byhur24 sagardo apardun berezia

Uztako zuku ederrenak historiaz beteriko sentsazio hauek sortzeko aukeratzen dira. Méthode traditionnelle-ak eta XIX. mendeko tolarean izan duen ontze luzeak sagardoaren historiara hurbiltzen gaituzten sentsazioak sortzen ditu.

Sagar barietateak: Astarbe, Mendiola, eta beste hautaturiko barietatea.

Ontze minimoa: 24 hilabete lepo mozte aurretik.

Gomendaturiko kontsumoa: 6-9º bitarte.

Gehiago ikusi
sidra