Sagarraren eta sagardoaren artisauak gara, sagardoak era artisauean egiten ditugu, eta sagarrondoak, gure arbasoek bezala zaintzen ditugu. Urtero, artista gazteei guk uzta berriarekin sentitzen dugun sagarraren inspirazioa bizitzeko aukera eskaintzen diogu. Ezagutu gure proiektuak eta izan gure protagonista berria.

Idunn

Vikingoen jainkosa, Aitor Zarzuelok sagarrak Europan duen kondaira bat hartzen du kontakizunaren erdigune bezala. Betiereko gazte ziren Vikingoak Idunn jainkosak zituen urrezko sagarrak jateagatik. Natura eta hiria, garbitasuna eta kaosa irudikatzen ditu Zarzuelok bere laburmetraia honekin.

Sagarra-Manzana

Sagarra munduko kultura ezberdinetan aurkitzen den fruitua dugu. Obra honen bitartez, Paul Lataburu ilustratzaileak sagarraren historia azaltzen digu kultura horietan aurkitzen diren mitoak erabiliz. Era berean, euskal sagardoak izan duen eboluzioari keinu txiki bat egiten dio esposizioa honetan zentratuz.

SagarZaina

Familiaren baloreak adieraztera ematen dituen obra. Zizelkaturiko sagarrondo honetan, guztia sustraietan hasten da, sagarrera bideratuz eta baserrian fruitua gure edarian eraldatuz. Baserritik sagardoa mundura zabaltzen da, botilek, egungo sagardoa adierazten dute eta mezuaren edukiontziak dira. Adarrek, baleek eta txalupek, gure arbasoek eginiko bideak dira, sagardoa mundura zabaldu zuten irudia adieraziz. Euskal balezaleei omenaldi txiki bate egiten amaitzen du obra Villlanuevak.

Sagardoaren Belaunaldiak

Ikatz-zirian Anna Roca Barbará artistak egindako inprobisazioa. Kalakan taldeak jo bitarte egindako obra honekin, autoreak euskal emakumeak historian zehar egin dituen lana omendu nahi izan du. XVI. mendeko euskal balezaleen pasarteetan inspiraturik, enpresa hauek baserrien kargu geratzen ziren emakumeen ikuspuntutik kontatzen digu.

“How Deep is the Ocean”

Ternuako itsasertzean aurkituriko XVI. mendeko Euskal balezaleen sagardo upela adierazten duen lana. Obra hau ibaiko harri gainean aurkitzen diren bi brontzezko piezek osatzen dute. Lehena Red Bay-en (Ternua) aurkitzen dugu eta bigarrena Astarbe Sagardotegian (Astigarraga)