Inguratzen gaituen kulturan murgildu, honen zati izan. Gure bisita gidatuekin milurteko edari honen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzu. Ondorengo bisita guztiak baieztatuak izan behar dira, eta prezio guztiak BEZ-a barne.

Astarbe bisita

Astarbe bisita

Visitas guiadas Jakingura dutenentzat

Ezagutu sagardoak ezkutatzen dituen sekretuak gure bisitarekin. Kondairak, historia, zein elaborazio tradizionala izango dira gure bisitako osagaiak eta gure sagardo ezberdinak, ezkontzeko erabiliko ditugun produktuak.

  • Ostirala, Larunbata, Igandea.

  • Hasiera: 12:30.

  • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelaniara, Ingelera.

  • Prezioa: 12€ pertsonako.

Jarri gurekin harremanetan turismo@astarbe.eus

  • Ongietorria baserrian egingo dugu. Historia azalduko da eta sagardoa txotxean dastatuko dugu.
  • Sagarrondoan geldialdia izango da hurrena, sagarra eta sagarrondoaren azalpenak emango dira Astarbe Jatorri Izendapena dastatuz.
  • Ondoren XIX. mendeko tolarea bisitatuko da, sagardogintza tradizionala azalduko dugu eta ByHur sagardo aparduna dastatuz.
  • Sagardotegi berriaren kontzeptua azalduko dugu jantokian, azken txotx gidatua egingo dugu pintxo batekin ezkonduz.
Bisita Mendiola

Bisita Mendiola

Visitas guiadas Sagardo kulturaz gose direnentzat

Txotxa euskal errituen artean zinezkoena dugu. Txotx garrasiarekin kupelak ireki egiten dira eta gozamena hasten da. Bisita honekin, baserriaren atzean dagoen historia ezagutuko duzu, sagardogintzaren oinarriak jakingo dituzu eta gure azpiegituren bisitaz gain, sagardotegiko menu bat dastatzeko aukera izango duzu.

  • Ostirala, Larunbata, Igandea.
  • Hasiera: 13:00.
  • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelaniara, Ingelera.
  • Prezioa: 38€ pertsonako.

Jarri gurekin harremanetan turismo@astarbe.eus

  • Ongietorria baserrian egingo dugu. Historia azalduko da eta XVI. mendeko baserrien ezaugarriak azalduko dira.
  • XIX. mendeko prentsa bisitatuko dugu.
  • Sagardotegiko kontzeptu berria azalduko da sagardotegiko menu tradizionala dastatuz.
Mendiola Premium bisita

Mendiola Premium bisita

Visitas guiadas Konformatzen ez direnentzat

Ezagutu sagardotegiko txoko eta historia ezkutuenak. Bizi sagardogile baten egunerokoa eta gozatu gure inguru paregabeaz. Bisita osatu honen bidez euskal kulturan izango duzun murgilaldia bermatuta duzu. Amaitu sagardogile esperientzia hau gure sagardotegiko menua dastatuz.

  • Ostirala, Larunbata, Igandea.
  • Hasiera: 12:30.
  • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelaniara, Ingelera.
  • Prezioa: 45€ pertsonako.

Jarri gurekin harremanetan turismo@astarbe.eus

  • Ongietorria baserrian egingo dugu. Historia azalduko da eta sagardoa txotxean dastatuko dugu.
  • Sagarrondoan geldialdia izango da hurrena, sagarra eta sagarrondoaren azalpenak emango dira Astarbe Jatorri Izendapena dastatuz.
  • Ondoren XIX. mendeko tolarea bisitatuko da, sagardogintza tradizionala azalduko dugu eta ByHur sagardo aparduna dastatuz.
  • Sagardotegi berriaren kontzeptua azalduko dugu jantokian eta azken txotx gidatua egingo dugu.
  • Sagardotegiko menua dastatuko dugu.

Astarbe zurekin

Sagardoaren maitaleentzat dastaketa pertsonalizatuak eskaintzen ditugu. Gozatu gure sagardoez, ezagutu sagardo mundua zure jantokitik, elkarte gastronomikotik, bulegotik edo hoteletik. Jarri gurekin harremanetan turismo@astarbe.eus helbidera idatziz eta kontaiguzu nola nahi duzun Astarbez gozatu.