Webgunearen edukia, legezko baldintzak eta erantzukizunak

Webgunearen jabeak edota horko kolaboratzaileek sortutako edukiak informazio hutsekoak dira; beraz, ezin dira hartu, inola ere, aholkularitza profesionalaren ordezkotzat. Hala, HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B. ez da bere webgunean emandako informazioak erabiltzaileari eragin diezazkiokeen okerren, akatsen eta hutsegiteen erantzulea.

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k eskubidea du bere webgunean datorren informazioa inolako abisurik gabe eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko. Gainera, murriztu edo ukatu egin dezake informazio horren eskuragarritasuna.

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ren webgunean datozen loturak (linkak) informaziozkoak dira soil-soilik, eta inola ere ez dira iradokizunak, gonbidapenak eta aitorpenak.

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B. ez da berak sortu ez duen informazioaren egiatasunaren erantzulea, ezta linketatik jo daitekeen webguneetako informazioarena ere; beraz, ez ditu bere gain hartuko informazio hori erabiltzeak ekar ditzakeen kalteak.

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k ez du bermatzen webgune hau bizkor eta etenik gabe ibiliko denik ezta birusik edo bestelako elementu kaltegarririk izango ez duenik ere eta, beraz, erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalterik eta aldaketarik gertatuko ez denik. Ondorioz, HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k ez ditu bere gain hartuko elementu horiek erabiltzaileei edo hirugarrenei eragin diezazkioketen kalteak.

Era berean, ezingo dira HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B., bere kolaboratzaileak, bazkideak, enplegatuak edota ordezkariak ere erantzuletzat jo webgune honen erabileratik erator daitezkeen kalteengatik, ezta bertan datorren informazioan oinarrituta egindako edozein gauzarengatik ere.

Legedia

Erabilera baldintza hauek Espainiako legediari jarraitzen diote, eta Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek dute eskuduntza baldintza horien interpretaziotik, aplikaziotik eta betekizunetik erator daitezkeen kontuen gaineko gauzak jakiteko. Erabiltzaileek, lege ohar honetan datozen baldintza orokorrak onartuta, uko egiten diote indarrean den Prozedura Zibilaren Legea aplikatzetik dagozkien eskumenei.

Webguneko edukien jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako edukien jabetza intelektualaren eskubideak bere osotasunean HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-renak dira, hala nola (baina ez dute zertan zerrenda honetakoak bakarrik izan, gehiago ere izan daitezke) testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, kolore konbinaketak, eta beste edozein elementu, eta orobat egitura eta diseinua, eta edukien hautua eta aurkezteko modua.

Debekatuta dago webguneko edukiak edo elementuetako batzuk osoki edo zatika erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edo aurkeztea, zuzenean edo zeharka sare telematiko bidez edo antzeko euskarrien bidez, publikoari begirako helburu komertzialetarako edo aipatutako helburuetatik harago doazen beste erabilera batzuetarako, baita iturria aipatuta ere, non eta ez duen HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k baimena espres eta idatziz ematen.

Webgune honetako izen komertzial, logo, marka eta edozein zeinu beren jabeenak dira, eta legeak babesten ditu.

Erabilera eta erabiltzaileen sarbidea

Erabiltzailea webgunean sartzen denean, bere borondatez sartzen da, bere gisa, eta arriskua bere gain hartuta.

Erabiltzailea jakinaren gainean jartzen da, eta onartzen du, webgunera sartuta eta zerbitzuak erabilita horko erabilera baldintzak onartzen dituela eta ez dela HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-rekin inolako harreman komertzialik ezartzen.

Pribatutasun politika

Webgune hau bisitatze hutsak ez du esan nahi erabiltzaileak bere nortasunaren gaineko informaziorik eman behar duenik.

Datu pertsonalak bidaltzea eta erregistratzea

Webguneko atalen batean edo mezu elektroniko batean erabiltzaileak datu pertsonalen bat ematen badio webgunearen arduradunari, arduradun horrek Datu Pertsonalak Babesteko araudiak dakartzan mugak eta eskubideak aplikatuta jasoko ditu datu horiek.

Hala, jakinarazten dizugu interesdunak bere borondatez emandako datuak fitxategi batean sar ditzakeela HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k —helbidea: Txoritokieta Bidea, 13, 20115 ASTIGARRAGA (Gipuzkoa)—; horretarako, hartuak ditu hartu behar diren segurtasun eta pribatutasun neurri guztiak.

Webgunean datozen formularioetan, zenbait eremu daude "*" ikurrarekin markatuta; nahitaezkoa da eremu horiek betetzea, zure eskaerari erantzuteko; horregatik, ez badituzu eremuak betetzen edo ez baduzu pribatutasun politika hau onartzen, ezingo zaio zure eskaerari erantzunik eman.

Helburuak

Helburu batekin jasotzen dira datuak: Erabiltzaileak HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ri egiten dion eskaerari erantzuteko eta gure produktuak edota zerbitzuak eskaintzeko, eta, hala egokitzen bada, merkataritza-harremanak ezartzeko.

Erabiltzaileak, helbide elektronikoa eta sakelako telefonoaren zenbakia ematen baditu, baimena ematen dio HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ri horiek harreman bide bezala erabiltzeko eta kontsultarekin edota enpresaren jarduerarekin zerikusia duen informazio komertziala bidaltzeko edo eskatzeko; edonola ere, beti dago aukera baimena baliogabetzeko.

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k erabiltzailearen datuak baliogabetuko ditu horiek jaso zireneko funtsa desagertu egin bada, eta bakar-bakarrik gordeko dira lege zereginak betetzeko.

Datuak besteri uztea

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k sekula ez dizkio emango besteri Erabiltzailearen datuak, aurretik jakinaren gainean jarri gabe eta baimena eskatu gabe, salbu eta UE 2016/679 Legean datozen kasuetan edo etorri daitezkeen beste lege batzuek hala arautzen dute kasuetan.

Segurtasun informatikorako neurriak

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k segurtasun neurri egokiak hartu ditu, behar bezala legeztatuta daudenak. Neurri hauen helburua Erabiltzailearen datuen pribatutasuna bermatzea eta horiek galtzen, gaizki erabiltzen, aldatzen, sarbide ez-baimendurik izaten edota lapurtzen direla eragoztea.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ra datuak bidaltzen dituen Erabiltzailea (izan formulazio bidez edo izan posta elektronikoz) bera da egiazkotasunaren arduradun bakarra, eta HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-k ez du inolako erantzukizunik horren gainean.

Edonola ere, Erabiltzaileak bermatu eta bere gain hartuko du emandako datu pertsonalak indarrean direla eta egiazkoak direla, eta konpromisoa hartzen du horiek behar bezala eguneratuta izateko.

Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkaratzeko eskubidea erabiltzea

Erabiltzaileak Sartzeko, Zuzentzeko, Baliogabetzeko eta Aurkaratzeko (SZBA) eskubidea erabil dezake eskabidea HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ri eginda, helbide honetara: Txoritokieta Bidea, 13, 20115 ASTIGARRAGA (Gipuzkoa). Edo mezu elektroniko bat igorrita astarbe@astarbesagardotegia.com helbidera, honako gai honekin: "Gaia: DBLO, SZBA eskubideak".

Erabiltzaileak eskainitako datu pertsonalen doitasun, iraunaldi eta egiazkotasuna onartu eta bermatzen du edozein kasutan eta eguneratuak izateko konpromezua hartzen du.

Onartzea eta baimena ematea

Erabiltzaileak aitortzen du datu pertsonalak babesteko baldintzak jakinarazi dizkiotela eta onartu eta baimena eman diola HUR ASTARBE GALPARSORO Y OTROS C.B.-ri horiek erabiltzeko, Pribatutasun Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetan.