Herriko Ostatuak

Herriko Ostatuak & SagarArte

5/7/2023

Gipuzkoako 6 Herriko Ostatu SagarArte erakusketa jasotzeko batzen dira

 

Alkiza, Ezkio (Argindegi eta Topa), Larraul, Mutiloa eta Zeraineko Ostatuak Otsaila-Apirila bitarte Euskal Herriko gazteek sortu dituzten eta, sagarra eta sagardoarekin lotura duten 18 obra izango dituzte ikusgai. Gainera, dinamizio berritzaile bat eskainiz, Ostatu bakoitzean obra hauetan oinarrituriko afari gidatuak eskainiko dira. Kultura erabiliz eta, gure lurraldeko 3 sortzaile gazteek landa ingurutik eratorritako inspirazioa erabiliz sortu duten kultura garaikide/hiritarra erabiliz, proiektu honekin Gipuzkoako herri txikien egoera plazaratu nahi dugu. Era berean, Herriko Ostatuek egoera honetan duten paper aktiboa balorean jarri nahi dugu eta, eredu jasangarri direla erakutsi.

Herriko Ostatuak 

Herriko Ostatuak gure lurraldeko herri txiki askotan aurkitzen ditugun ostalaritza negozioak dira. Udaletxeen jabegoarekin eta, kontzesio bidez hirugarrengoek kudeatuak, herriko taberna jatetxe ireki bakarrak izan ohi dira. Ostalaritza funtzioez gain beraz, zerbitzu zabalagoak eskaintzen dituzten espazioak dira, jarduera kulturalak antolatzen dituzte, harrera guneak dira eta herri txikiak bizirik mantentzen laguntzen dute. Egitasmo honetan parte hartzen duten 6 Herriko Ostatu hauek amankomuneko ezaugarr hauez gain, kultura gastronomiko berezia eta elkarren arteko sarea osatzeko gogoa partekatzen dituzte. Bakoitzak, bere proiektu gastronomikoa garatu badu ere, oinarrizko ideia gisa bertako produktua babestea izango lukete.

SagarArte  

SagarArte Astigarragako Astarbe Sagardotegiak bultzaturiko irabazi asmorik gabeko elkartea dugu. Sagarra eta sagardoaren kultura inspirazio gisa erabiliz, urtean behin Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearekin batera sormen lehiaketa bat antolatzen du. Lehiaketaren irabazleen proiektuak finantziatzeaz gain, hauek erakusketa ibiltarietan bildu eta herriz herri erakusketa ezberdinak antolatzen ditu. Herri-hiri hauetan antolatzen diren dinamiketan, Artea Dastatuz izenenez identifikatzen ditugunak, gastronomia, sagardogintza eta kultura uztartzen ditugu proposamen ezberdinak sortuz.

Afari gidatuak

Elkarlan honetan egingo ditugun ekintza nagusiak beraz 6 afari gidatu izango dira. Ostatu bakoitzean bat eginez, Otsailaren 14-an hasi eta Martxoaren 24 bitarte obretan oinarrituriko proposamen gastronomiko ezberdinak dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Afari hauetarako gainera, udalerri bakoitzak autobus zerbitzu bat jarriko du herritarren eskura.

Erreserbak egiteko dagokion Herriko Ostatura deitu edo sagararte@astarbe.eus emailera idatzi beharko da.

Egitaraua:

-Otsailak 14, 20:30tan Zirtan, Larrauleko Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Donostia, Lasarte, Andoain, Tolosa, Zizurkil eta Larraul.

-Otsailak 28, 20:30tan Alkizako Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Donostia, Lasarte, Andoain, Tolosa, Zizurkil eta Alkiza.

-Martxoak 4, 20:30tan Mutiloako Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Ordizia, Beasain, Segura eta Mutiloa.

-Martxoak 11, 20:30tan Zeraineko Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Ordizia, Beasain, Segura eta Zerain.

-Martxoak 24, 20:30tan Ezkioko Topa Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Legazpi- Zumarraga-Ezkio.

-Apirilak 1, 20:30tan Argindegin, Ezkioko Ostatuan: Autobus zerbitzua: 19:30tan hasiz, Legazpi- Zumarraga-Ezkio.

--

6 HERRIKO OSTATUS SE UNEN PARA ACOGER LAS OBRAS DE SAGARARTE

Las Herriko Ostatus de Alkiza, Ezkio (Argindegi y Topa), Larraul, Mutiloa y Zerain se unen por primera vez para acoger 18 obras de jóvenes creadores de nuestro territorio inspiradas todas ellas en la cultura de la manzana y la sidra. Además, ofreciendo una dinamización novedosa, en cada Ostatu se realizará una cena maridaje.

Herriko Ostatuak

Los Herriko Ostatuak son establecimientos hosteleros que se encuentran en pueblos muy pequeños de nuestro territorio. De propiedad municipal y gestionada por terceros mediante concesiones, suelen ser los únicos establecimientos abiertos en estos municipios. Además de las funciones de bar y restauración, son espacios activos en organizar actividades culturales, son centros de acogida y son en gran medida, las responsables de mantener el pueblo vivo.  

Los 6 establecimientos que acogen este evento, además de las características mencionadas, comparten cultura gastronómica y ganas de crear una red para mejorar el concepto mismo de las Herriko Ostatuak. Cada uno tiene su propio proyecto gastronómico que se basan en gran medida, en los productos de cercanía.

SagarArte

SagarArte es una asociación sin ánimo de lucro impulsada por la sidrería Astarbe de Astigarraga. Utilizando la cultura de la manzana y la sidra como fuente de inspiración, organiza junto al a facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU un concurso creativo. Sus ganadores reciben financiación para desarrollar sus proyectos y, después de juntarlos en exposiciones itinerantes, viajan por todo el territorio vasco. En estas exposiciones que organizamos, mediante la dinámica Degustando el Arte, se ofrece una dinamización novedosa maridando cultura, gastronomía y sidra.

Cenas maridaje

El epicentro de estas exposiciones serán las 6 cenas maridaje que se organizarán en los Ostatus (una cena en cada Ostatu). Empezando el 14 de febrero y terminando el 1 de abril, los participantes podrán degustar siempre propuestas distintas basadas en las obras. Además, cada municipio pondrá a disposición de los asistentes un servicio gratuito de transporte.

 

La reserva será obligatoria y, para ello, se puede reservar en los propios Ostatus o escribiendo al correo sagararte@astarbe.eus.

Agenda:

 

-14 de febrero a las 20:30, Restaurante Zirta, Ostatu de Larraul: Servicio de transporte empezando a las 19:30 desde San Sebastián, Lasarte, Andoain, Tolosa, Zizurkil y Larraul.

-28 de febrero a las 20:30, Ostatu de Alkiza: Servicio de transporte empezando a las 20:30 desde San Sebastián, Lasarte, Andoain, Tolosa, Zizurkil y Alkiza.

-4 de marzo a las 20:30, en el Ostatu de Mutiloa: Servicio de transporte empezando a las 19:30 desde Ordizia, Beasain, Segura y Mutiloa.

-11 de marzo a las 20:30 en el Ostatu de Zerain: Servicio de transporte empezando a las 19:30 desde Ordizia, Beasain, Segura y Mutiloa.

-24 de marzo a las 20:30 en Topa, Ostatu de Ezkio: Servicio de autobuses empezando a las 19:30 desde Legazpi, Zumarraga y Ezkio.

-1 de abril a las 20:30, Argindegi Ostatu de Ezkio: Servicio de transporte empezando a las 19:30 desde Legazpi, Zumarraga y Ezkio.