Upelak arte bihurtzen direnean// Cuando las barricas se convierten en arte

Upelak arte bihurtzen direnean// Cuando las barricas se convierten en arte

4/7/2019

Datorren Larunbatean Maiatzaren 18-an Astarbe Sagardotegiak bultzaturiko SagarArte proiektuak  Bigarren Bizitzak izenarekin ezagutzen den erakusketa berria ikusgai jarriko du. Sagardotegiaren 456. urteurrenak sorturiko testuingurua erabiliz, artea, kultura, gastronomia eta musika uztartzen dituen jaialdi berezia antolatu du SagarArtek. Doako izaera izango duen ekitaldi honetan besteak beste Udane Juaristi (UDATXO) eta Maria Altuna artistak, NØGEN musika taldea, DJ-a eta beste hainbat jarduera izango ditugu.

Kultura garaikidea eta sagardotegien errealitatearen arteko zubi lanak egiteko jaioa, SagarArtek aurtengo uretan Udane Juaristi (Udatxo) eta Maria Altuna sortzaileekin elkarlanean bi serie ezberdin sortu ditu. Sagardoa egiteko erabili zen upel zaharkitu bat erabiliz, Udatxok sagardogintzari loturiko hiru pertsonen istorioak kontatuko dizkigun bitartean, Altunak bere bizipen pertsonaletan oinarrituriko proposamena egin digu. Azken kasu honetan Altunak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearekin batera antolaturiko lehiaketa baten irabazlea izan dugu.

Bigarren urtez beraz, SagarArte proiektuak inguruko sortzaile gazteei aukera bat emanez sagarra eta sagardoan oinarrituriko sorkuntza garaikideak bultzatu du. Bigarren Bizitza erakusketa honekin garai batean landan erabiltzen ziren elementu ezberdinak berriro balorean jarri nahi dira. Objektu, kontakizun zein istorio hauek kultura garaikidera erakarriz beste ikuspuntu bat eskaintzen diegu belaunaldi zahar zein berriei erakargarri eginez.

Sagarraren artisauentzat sorturiko proiektu honen baitan gastronomiak berebiziko garrantzia hartzen du. Maiatzaren 18-ko jardunaldian beraz gure landa ingurutik datozen produktu ez hain ezagunei bigarren bizitza bat emango diegu ere, pintxo berritzaileak eta bereziak sortuz. Pintxo hauek 2018. uztako Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko botilekin batera salgai egongo dira bisitari guztien eskura.

Doako sarrera izango duen irekiera honetan besteak beste doako bisita gidatu bat egingo da sagardotegiko historia ezagutzeko, DJ-batek egun osoan zehar musika jarriko du eta NOGEN taldearen kontzertuak amaituko du eguna. Agenda:

  • 11:00 Bisita gidatua. Izen ematea beharrezkoa: astarbe@astarbe.eus
  • 12:15- Bigarren Bizitzak esposizioaren irekiera.
  • 15:00- NØGEN taldearen kontzertua.
  • 17:00- Egunaren amaiera.

--

El próximo 18 de mayo el proyecto impulsado por la Sidrería Astarbe inaugura su segunda exposición. Aprovechando el contexto que ofrece el 456 aniversario de la sidrería, la Asociación SagarArte ha organizado un evento dónde el arte, la gastronomía, la sidra y la música compartirán espacio. En este evento de carácter gratuito estarán entre otros las artistas responsables de las creaciones Udane Juaristi (Udatxo) y María Altuna, así como el grupo musical NØGEN un DJ y otras actividades especificadas a continuación.

Nacido para construir los puentes entre la cultura contemporánea y la realidad sidrera, este año el proyecto SagarArte contará con la colaboración de las creadoras Udane Juaristi (Udatxo) y María Altuna. Ellas darán vida a las obras que se presentarán bajo la exposición Segundas Vidas. Utilizando una vieja barrica utilizada para la elaboración de sidra, Udatxo contará tres historias de tres personas relacionadas con el sector. Mientras tanto, Altuna nos presentará una obra donde la cerámica será protagonista y estará basada en la experiencia personas que la artista mantiene con el sector sidrero. María Altuna por otro lado fue la ganadora del concurso organizado junto a la facultad de Bellas Artes de la Universidad Pública Vasca.

Por segundo año consecutivo SagarArte ofrece por lo tanto una oportunidad a los y las jóvenes creadoras para crear obras contemporáneas relacionadas con la cultura de la manzana o la sidra. Con la exposición Segundas Vidas SagarArte busca poner en valor aquellos objetos, historias y valores que una vez fueron de vital importancia en nuestro medio rural. Con la adecuación de estos materiales y la creación de obras contemporáneas con estas se ofrece una visión actualizada de estos mismos valores.

En este proyecto creado para los artesanos de la manzana, la gastronomía también tiene su importancia. Por lo tanto, en este evento del 18 de mayo encontraremos una propuesta gastronómica basada en la revalorización de productos gastronómicos de nuestro entorno. Con una propuesta de pintxos de calidad y presentadas en una forma innovadora, estos productos podrán optar a esta segunda vida que tanto merecen. Estos productos estarán en venta junto a la nueva cosecha de la Sidrería Astarbe con Denominación de Origen Euskal Sagardoa. Todas las actividades de este evento serán gratuitas y entre otras cosas organizaremos una visita guiada para conocer la historia de la sidrería, un DJ ambientará el evento durante todo el día y terminaremos con el concierto del grupo NOGEN. A continuación, un pequeño resumen de las actividades:

  • 11:00 Visita guiada. Reservas en astarbe@astarbe.eus
  • 12:15- Inauguración exposición Segundas Vidas.
  • 15:00- Concierto del grupo NØGEN
  • 17:00- Fin del evento.