SORTZAILE BILA/ BUSCAMOS CREADORAS

SORTZAILEEN BILA/ BUSCAMOS CREADORES/AS

28/8/2019

SagarArte gure inguruko sortzaile gazteei sostengua emateko eta sagardotegien zein landa munduaren errealitateak sorkuntza garaikideen espazioetara hurbiltzeko sortzen den proiektua da. Urtean behin sortzaile gazteekin batera sorkuntza berriak bultzatzen ditugu eta, sorkuntza horiekin esposizio ibiltariak antolatzen ditugu.

Sortzailea izateaz gain SagarArte kulturaren dinamizatzaile ere bada. Zentzu honetan urtean zehar sortzen diren obrei izaera ibiltaria eman eta gure lurraldean zehar esposizio ibiltariak antolatzen dira. Esposizio hauetan, sorkuntzak era berri batean dinamizatzen dira, gastronomia, sagardoa eta kultura uztartzen dituzten ekitaldiak antolatuz.

Eskaintza:

  • 300€-ko ordainsaria.
    • 100€ materiala zein ekoizpena finantzatzeko.
  • Obraren salmentaren %50.
  • 2019-2020 ikasturtean zehar antolatuko diren 4 esposizio ibiltarietan parte hartzeko aukera. Pasa den esposiziorako dauden espazioak:
    • Mundakako arte/moda denda bat.
    • Donostiako taberna bat.
    • Zizurkileko liburutegia/tabernak.
    • Igartubeiti Museoa.

Baldintzak eta egutegia:

  • Material birziklatua izatea.
    • Sagardotegiak 24 botila  eta upel zahar bateko egur 3 egur taula utziko ditu obra sortzeko.
    • Gainontzeko materialak (behar izan ezkero) hautagaiak berak jarri beharko ditu.
  • Sagarra eta sagardoaren kulturarekin zerikusia duen sorkuntza izatea.
  • Mugitzeko erraza izatea.
  • Landa mundukoa izatea baloratuko da.
  • Proposamenak Martxoaren 20-rako jaso behar dira sagararte@astarbe.eus helbidean, egileren biografia labur eta lan ezberdinak biltzen dituen dokumentu batekin batera.
  • Martxoaren 27-an jakingo dugu proiektu irabazlea.
  • Irabazleak/ek Maiatzaren 15-erako obra prest eduki behar dute.

Informazio gehiago: http://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/2019/02/25/concurso-sagarte-lehiaketa/

 

------

SagarArte nace con la intención de apoyar a los y las jóvenes creadores/as de nuestro entorno y, acercar la realidad de la cultura sidrera a los espacios creadores de cultura contemporánea y viceversa. Una vez al año ofrecemos una oportunidad a los y las jóvenes creadores/as para crear cultura e integrar sus creaciones en exposiciones itinerantes.

Además de fomentar la creación SagarArte también es dinamizador de la cultura. Por este motivo las creaciones de SagarArte se unen a exposiciones itinerantes organizadas en espacios por todo el territorio vasco. En estas exposiciones ofrecemos a los usuarios la oportunidad de disfrutar del arte, la gastronomía y la sidra.

Ofrecemos:

  • Un premio de 300€
    • Una ayuda de 100€ para la creación de la obra y sus materiales.
  • El 50% de la posible venta de la obra.
  • La obra estará presente en 4 exposiciones itinerantes organizadas en el transcurso de 2019-2020.

Requisitos y calendario:

  • Los materiales utilizados deben ser reciclados.
    • La sidrería facilitará 24 botellas y 3 tablones de madera de una antigua cuba utilizada para la elaboración de sidra.
    • Si se necesitaran más materiales para la creación los tendrá que abonar el o la creador/ha seleccionado/a.
  • La creación debe de tener algo que ver con la cultura de la manzana y/o la sidra.
  • Que sea fácil de transportar.
  • Se valorará que el material sea de ámbito rural.
  • Hay que enviar las propuestas para el 20 de marzo al correo sagararte@astarbe.eus junto a una pequeña biografía del/la autor/a y un documento con sus trabajos más relevantes.
  • Sabremos el/la ganador/a el 27 de marzo.
  • El/la ganador/a tendrá que tener la creación lista para el 15 de mayo.

Más información en: http://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/2019/02/25/concurso-sagarte-lehiaketa/