SAGARARTE creadores

BADUGU SORTZAILEA/TENEMOS CREADORA

28/8/2019

SagarArte proiektuak baditu sortzaile eta kultura adierazpide berriak 2019. urte honetarako. Pasa den urteko Ekainaren 2-an hasi genuen egitasmoa aurrera doa eta gazte sortzaile berriak hautatu berri ditugu. Pasa den hilabetean Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren fakultatearekin batera antolaturiko "SagarArte Sortzaileen Deialdia" egitasmoak bere fruituak eman ditu eta zenbait proposamen jaso ondoren badugu sortzailea.

Bere proiektuaren originaltasuna, berrikuntza maila, sagardoaren munduarekin duten lotura eta proposaturiko gaiari "Bigarren Bizitzak" adierazi dioten fideltasuna izan dira proiektua hautatzearen arrazoi nagusiak. Denbora luzez aztertzen egon ostean Maria Altuna Lizarraga zizurkildarra izan da sorkuntza deialdian hautatu dugun artista gaztea. Bere sorkuntza Maiatzaren 18 tik aurrera egongo da ikusgai eta zenbait erakusketa ibiltarien parte izango da.

Maria Altuna Lizarraga pertsona bizi eta berritzailea dugu, Arte Ederrak lizentziatura egin ostean Increarte Masterra ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaskuntza masterra egin du Altunak ere, arte sorkuntza, ikerketa eta trasmisioaren arteko oreka interesgarria berenganatuz. Zenbait esposizioetan parte hartu izan du eta gaur egunean Doktoregotza ikaslea da.

Altunaz gain, 2019. urte honetan aurrerago adieraziko dizuegun artista bat ere badugu. Gutxira esango dizuegu zein den!!

--

El proytecto SagarArte tiene nuevas creadoras y nuevas expresiones culturales para este año. Después de sus comienzos en el 2 de junio del pasado año, el proyecto coge vida y acogerá a nuevas creadoras. La convocatoria de búsqueda de creadoras organizada junto a la facultad de Bellas Artes de la Universidad Pública Vasca dio sus resultados y tras recibir varios proyectos el equipo ha sacado sus conclusiones y tenemos creadora. 

Sobre todo se ha valorado la innovación de las propuestas, la originalidad de las mismas, la relación con el mundo de la sidra y la fidelidad sobre la temática "segundas vidas" propuesta. Con estos factores el proyecto y creadora seleccionada ha sido la zizurkildarra Maria Altuna Lizarraga. Para poder disfrutar de la nueva creación de SagarArte tendremos que esperar al 18 de Mayo y a las exposiciones itinerantes que organizaremos con esta obra después de la inauguración de la exposición Bigarren Bizitzak/Segundas Vidas.

Maria Altuna Lizarraga es una persona de acción, creativa y con una trayectoria formativa completa. Después de licenciarse en Bellas Artes en la Universidad Pública Vasca estudió el máster de investigación Increarte. Tras adquirir los conocimientos necesarios se formó como profesora en el máster de profesorado consiguiendo así una relación completa entre la creación, investigación y divulgación pedagógica. A día de hoy Altuna es alumna de Doctorado en la Universidad Pública Vasca.

Junto con María Altuna, SagarArte contará con una creadora más este año. ¡Lo comunicaremos en breve!