Euskal Sagarra. Manzana Vasca

Sagar Kontuak/ Cuestión de manzanas

19/11/2018

Txikiak baina indartsuak.

Egunak etorri egunak joan, udazkenarekin batera sagar biltze lanak hasten dira. Kizkia eta saskia lagun, Mendiola baserriaren inguruan aurkitzen ditugun sagastietara goaz, gure urteroko jolas berezian parte hartzera.

Iazko Urte Historikoa igaro ondoren, gure sagarrondoetako sagastiek sagarra eman badute ere oso era dispertsoan izan da. Sagarrondo batzuk sagarra kantitate eta kalitate onean eman duten bitartean, beste zenbait kasutan oso urriak izan dira sagar aleak eta tamaina txikikoak. Sagar hauetan aurkitzen dugu baina, aurtengo sagardoen gakoa.

Udaberri motz eta aldakorrak loratze prozesua motzagoa izatea ekarri du. Zentzu honetan, polinizatu diren lore aleak urriak izan dira eta, beraz, hazietatik eratorri diren sagarrak ez dira asko izan. Zentzu berean, sagarrondoak sagar gutxiago izanik, honek dituen indarrak fruitu gutxiagotara joan dira, ale hauei tanino, azukre eta intentsitate gehiago eskainiz.

Konplexutasuna izango dugu beraz aurtengo sagardoetan, fruktosa asko izanik, irakinak egoki emango direla uste dugu, luze eginez, lehortasun puntu bat eskainiko diegu eta fruituak dakarten ezaugarriek, gorputz berezia eskainiko dizkiote gure sagardoei.

Gure teoriak frogatzeko irrikitan…

---

Pequeñas pero intensas.

Durante estos días de cosecha volvemos a jugar a nuestro juego favorito. Las parcelas cercanas al caserío Mendiola son el espacio destinado al juego y, la única regla, buscar los tesoros escondidos entre manzanos y vegetación.

 Pero, después del año histórico 2017, esta vez nos cuesta más encontrar el tesoro. Mientras varios manzanos nos han ofrecido su cara más amable y, nos han ofrecido una manzana de calidad y una cantidad razonable, otros nos han otorgado unas frutas pequeña y dispersa, siendo estas manzanas, el secreto de la sidra de este año.

La primavera corta e inestable acorto el periodo de floración. Teniendo esto, una consecuencia negativa en la cantidad de las flores que vamos a encontrar polinizadas. Con menos flores polinizadas, los manzanos produjeron menor cantidad de manzanas de las semillas. Este fenómeno ha tenido sin embargo consecuencias positivas en las manzanas. Al tener menor cantidad de fruta, el manzano ha dirigido su energía a una cantidad menor de fruta, ofreciendo mayores niveles de fructosa, taninos e intensidad en general.

Estas frutas crearán sidras más complejas, con una graduación alcohólica mayor y con más cuerpo. Debido a una fermentación larga, nuestras sidras tendrán un final seco y, las características de la propia manzana otorgarán a nuestras sidras de un cuerpo complejo que nos hará disfrutarlas.

Estamos deseosos de probar nuestras teorías…