Barco Astarbe

Herriak batzen dituen esentzia / Una esencia que une pueblos

17/8/2018

Sagardoari gauza asko zor dizkiogu. Gure ogibidea izan da eta izaten jarraitzen du. Gure bizi estiloen jatorriaren atzean dago, eta gure kulturan ezinbestekoak diren usadioen, kirolen eta musika adierazpideen aterpe izan dira bere etxeak. Post honen bitartez baina, sagardoak batu dituen herriei omenaldi txiki bat egin nahi diegu, eta, batez ere, 2017. urteko uda batean bizi genuen batasunari.

Kontakizun labur hau Tomás de Tafalla de Mendiolarekin hasten da, 1596. urtea zen eta arriskuz beteriko abentura zuen begi bistan gure arbasoak. Baserriaren zaintzak bere arreba Isabel de Tafallari utzi, arpoia zorroztu, arkabuza eta etxeko sagardoa hartu eta itsasoratu zen gure Tomás. Egun asko itsasoan igaro ondoren lehorreratu zen sagardozale-marinel berezi hau. Bere baserriko sagardoa eramango zuen, eta balea ehizatzen zein bakailaoa lehortzen ibili ondoren, bere sagastiek eskainitako zukuaz gozatuko zuen bere lagun eta inguruko biztanleekin batera.  

Tomas bizirik itzuli zen eta, Isabel, bere alabari eta honen ondorengo emakumeei esker 450. urte igaro ondoren abentura berberak deitu zuen atera Mendiola baserrian. Isabel eta Tomasen ondorengo belaunaldiko kideok, era ezberdin batean ekin genion abenturari eta “Euskal Balezaleen Aztarnen atzetik Ternuan eta Labradoren” espedizioan parte hartuz iritxi ginen Kanadako irlatxo horretara. Zodiac-etan lehorreratze “heze” asko burutu genituen, izotz mendien ondoan igeri egin eta noski, Mendiola baserriko zukuaz gozatu genuen, gure arbaso balezaleak bezalaxe. Sagardoaren aterpean espedizio berezi honetako pertsona ezberdinak bildu ginen. Euskaldunok eta kanadarrek mahai berean eseri ginen, Inuitekin musika jo genuen eta kantuan ibili ginen gure etxeminari aurre eginez. Oroitzapenetan eginiko opari ugari jaso genituen eta ahaztezinak izango diren uneak bizi izan genituen, bi herri hauetan erausiak ziren zubiak berreginez.

Zenbat zor diogun sagardoari…

Cuánto le debemos a la sidra. Fue y sigue siendo, el responsable de mantener nuestros hogares llenos de vida y alegría. Esos hogares de la sidra que, en tiempos de tempestades guardaron bajo llave los secretos de las costumbres, tradiciones, deportes y estilos musicales de una cultura milenaria.  Con esta entrada, queremos homenajear a este gran producto; originario de un territorio diminuto, pero que ha conseguido tejer puentes entre pueblos. En especial, haremos un pequeño homenaje a lo acaeció en un verano insólito.

Esta narración comienza con una persona, Tomás de Tafalla de Mendiola que en 1596 contemplaba en el horizonte una aventura de alto riesgo. Dejando la herencia del caserío a su hermana Isabel, cogiendo el arpón, el arcabuz y la sidra de casa, partió a la caza de ballenas, a la lejana Terranova.  Después de varias jornadas de navegación, el ballenero sidrero de Astigarraga desembarcó en la isla. Cazo ballenas, secó el bacalao y compartió la sidra su caserío con la tripulación y habitantes de la zona.

Tomás de Tafalla volvió y gracias a la hija de su hermana Isabel y las descendientes de esta, 450 años después la misma aventura estaba llamando a la puerta de la renombrada sidrería Astarbe. Los miembros de la 15ª generación comenzamos nuestra aventura de una forma singular, en vez de a la caza de la ballena, fuimos tras los recuerdos de nuestros antepasados en la expedición “Tras las huellas de los balleneros vascos en Terranova y Labrador” y, aquel verano de 2017, aterrizamos en esta pequeña isla remota. Rodeamos la isla, tuvimos más de un desembarco húmedo desde las zodiacs, nadamos entre Izebergs y tras estas aventuras, volvimos a compartir el fruto preciado de nuestro caserío. Compartimos mesa con los canadienses, cantamos junto a una cultura milenaria, los Inuit y cantamos con ellos consiguiendo huir de la nostalgia. Creamos momentos inolvidables, unimos culturas tras un paraguas único, la sidra y, comenzamos a rehacer los puentes entre estas dos culturas milenarias.

Cuánto le debemos a la sidra…