Gabon Apartsuak Komertzio Txikian

Gabon Apartsuak Komertzio Txikian

19/12/2019

Gabon Apartsuak Komertzio Txikian ekimena Astigarragako Petritegi eta Astarbe Sagardotegien, Astiko elkartearen, Musika Eskolaren eta Astigarragako Udalaren arteko elkarlanetik sortzen den egitasmoa da.

Abenduaren 13-tik Urtarrilaren 13-ra bitarte, 30.000 irrifarre sortuko dituzten zozketa txartelak banatuko ditugu 19 merkataritza zentroen artean eta, 6 tabernen atxikimenduari esker, Aparduna dastatzeko aukera ere egongo da.

Helburua herriko dendatan erostea eta Astigarragan ekoiztutako produktuen kontsumoa bultzatzea da. Horretarako Astarbe eta Petritegi sagardotegiek gabonetako saskiak, eta Aparduna erosteko deskontu baleak edota bi sagardotegiaten egiteko bisita gidatuak bezalako sariak zozektatuko dituzte kanpainara atxiki diren 25 establezimenduetan erosteko autua egiten duten herritarren artean. Bestalde Astikok, herriko komertzio, hostalaritza eta zerbitzuen elkarteak haurrentzako jolasguneak jarriko ditu abenduaren 27 eta 28an herriko puntu ezberdinetan.

Besteak beste komertzio eta  taberna hauek dira atxiki direnak:

  1. Astigarraga Consultores
  2. Lorza Aholkularitza
  3. Mapfre Astigarraga
  4. Pastain Irudi Zerbitzua
  5. Lur Jostuna
  6. Ezpela Naturdenda
  7. Farmacia Maria Aguado
  8. Astigarragako Hortz Klinika
  9. Simak
  10. La Cestera Gozodenda
  11. Arantxa Ileapaindegia
  12. Oreka
  13. Ogi Berri Ergobia
  14. Coviran-Isa
  15. Coviran-Ainhoa
  16. Alicia Frutadenda
  17. Artoaene harategia
  18. Uriña harategia
  19. Eroski
  20. Ekaitz taberna
  21. Ikatza taberna
  22. Sagartxo taberna
  23. Kizki taberna
  24. Txiki taberna
  25. Ibailur taberna

Gabon Apartsuak Herriko Komertzioan kanpainaren hasiera ekitaldia Ostiral honetan Abenduak 13an burutuko da Joseba Barandiaran plazan arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Bertan musika eskolako bost talderen kontzertuez gozatu ahal izango dugu. Ken8, Eira, Aire-aire- Deblauki eta CDmontre besteak beste. 19:30ak aldera brindis herrikoiari ekingo diogu gure sagardo Apardunekin. Ondoren musikaz gozatzen jarraituko dugu 21:00tan ekitaldiari amaiera eman arte.